Maskara kirurgikoek 0,62 euroko kostua dute gehienez gaurtik aurrera

Maskara kirurgiko batek 0,62 euroko kostua du gaurtik, BEZa % 21etik % 4ra jaitsi ostean, Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez.

Maskarak 0,62 euro kostatuko dira gehienez ostegunetik aurrera, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) argitaratu duenez.


BEZaren jaitsierak soilik erabili eta botatzeko maskara kirurgikoei eragiten die, baina ez FFP2 babes handikoei, % 21eko BEZari eusten baitiote.


BOEren ebazpenak Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordean asteazken honetan hartutako erabakia jasotzen du. Akordio horrek osasun-produktu jakin batzuen publikoarentzako gehieneko salmenta-zenbatekoak berrikusten ditu, eta erabili eta botatzeko maskara kirurgikoen prezioa % 4ko BEZera egokitu zuen.


Joan den astean, batzordeak maskara-mota horren prezioa 0,72 eurora jaistea erabaki zuen, BEZa barne.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude