Maskarak 6 urtetik aurrera ikasgeletara itzultzeko estatuko akordioan dira jada

Hala jasotzen du erkidego guztiekin hartutako akordioak EAEn izan ezik, bertan distantzia bermatzea derrigortzen da.

Espainiako Gobernuak – Hezkuntza, Osasun eta Lurralde Politikako ministroek – Datorren ikasturtearen hasierarako zirriborroa aurkeztu die erkidegoei, sektore anitzeko konferentzia batean.


Isabel Celaak eta Salvador Illak prentsaurrekoan azaldu dutenez, akordioa erabatekoa izan da, EAEkoa izan ezik, baina ez dute zehaztu desadostasuna zertan datzan.


Lakuatik adierazi dutenez, abstenitu egin dira "eskumen kontuagatik eta edukia baloratu gabe". "Erabaki horiek Euskadiren eskumenekoak dira. Beraz, ez da beharrezkoa inorekin adostea ", adierazi dute Hezkuntza Sailetik.


Iturri berberek azaldu dutenez, ostiral honetan Iñigo Urkullu lehendakaria EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakarra izango den Aholku Batzordeko buru izango den bileraren ostean, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak agerraldia egingo dute, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasgeletara itzultzeko programaren xehetasunak azaltzeko.


Bestalde, Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak azaldu duenez, ikasturte hasiera aztertzeko erkidegoetako presidenteen Konferentzia irailaren 4an izango da, telematikoki.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #Hezkuntza #IsabelCelaa #SalvadorIlla #IñigoUrkullu #NekaneMurga #CristinaUriarte #CarolinaDarias #EspainiakoGobernua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude