Maskarak derrigorrezko erabileran jartzea proposatu du Jaurlaritzak garraio publikoan

Alarma-egoera amaitzean maskaren derrigorrezko erabilera ezarri nahi du Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan.

Euskadiko garraio publikoetan, maskaren derrigorrezko erabilera ezarri nahi du Eusko Jaurlaritzak, alarma-egoera amaitzean garraiolarien gorakada aurreikusten baitute eta kutsatze hauek sahiestu nahi dituzte. Proposamen hau atzo, astelehena, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiak eman zuen jakitera bideokonferentziaz eskainitako prentsaurrekoan.


Normaltasun berrirako Trantsiziorako Euskal Planak garraio publikorako neurri eta jarduera jakin batuk jasotzen ditu. Horretarako, 3 printzipio zehaztu dira: 1. Pertsonen garraioa funtsezko zerbitzua da, eta jarduketa eremu guztietan ematen jarraitu behar da: trenbidean, metroan, tranbian eta autobusean.

2. Zerbitzuak segurua izan behar du, zirkulazioko segurtasunari dagokionez, eta baita osasun arloko segurtasunari dagokionez ere.

3. Zerbitzuak jasangarriak, fidagarriak eta kalitatezkoak izateko konpromisoari eutsi behar zaio.

Euskadiko Garraio Agintaritzak goizeko lehen orduan egin duen bileran, Trantsiziorako Euskal Planaren xehetasunak jakinarazi zaizkie agintaritza osatzen duten operadore eta erakunde guztiei.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Ekonomia #Gizartea #Garraioa #ArantxaTapia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude