May Gorostiagak Ama Alu Lur antzerki-liburua aurkeztuko du gaur Ataunen

2020ko Ataungo XV. liburu-azoka digitalaren arira Ama Alu Lur antzerki-liburua aurkeztuko du gaur May Gorostiagak Herri Antzokian.

Jarraipena dute Ataungo XV. liburu-azoka digital berezi honetako aurkezpenek ere eta gaur arratsaldera begira ere izango dugu zerez gozatua Ataungo Herri Antzokian. May Gorostiaga tolosarrak 18:30etatik aurrera Ama Alu Lur antzerki-liburua aurkeztuko du "sorgin baten ametsak" bezala ere ezagutzen den lana.


Antzerki-liburu honen kontakizunean; Espek eta Leok, bi espeleo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu herraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan. Baina orduan... Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?


Ataun Irratia bertan izango da aurkezpenaren jarraipena egin ahal izateko eta bihar goizean izango da ikusgai sortutako erreportajea. Orain arteko aurkezpenen berri izan nahi baldin baduzu, sar zaitez gure youtubeko kanalean eta kuxkuxeatu goitik-behera.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude