Miren Azkaratek itzaldia eskainiko du Ataunen irailaren 3an

Euskaltzaindiaren 100. urteurrena dela eta eskainiko du itzaldia Miren Azkarate Euskaltzain osoak datorren ostegunean.

Atauniker taldeak antolatuta, Miren Azkarate Villar euskaltzaintzain osoak Euskararen inguruko erronkei buruz hitz egingo du irailaren 3an, osteguna, Ataungo Udalean iluntzeko zortzietatik aurrera. Ataunikerrek "Euskaltzaindian Joxemiel Barandiaranen lekuan dago, hain zuzen 1992a ezkeroz. Sarrera-hitzaldia ere berari eskaini zion" gogorarazi nahi izan du.


Covid-19ak ekarritako kasuen berragertze honetan, gogoratu derrigorrezko neurriek indarrean jarraitzen dutela eta zentzuz jokatzeko eskatu duela Atauniker taldeak ere. Derrigorrezkoa izango da udalera musukoarekin joatea, bertan eskuak gel-hidroalkoholikoz garbitzea eta gainerako pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Ekitaldia #Hitzaldia #Gizartea #Euskaltzaindia #MirenAzkarateVillar #AtaungoUdala #Atauniker #Koronabirusa #EuskoJaurlaritza #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Berragertzeak #Kutsatzeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude