Mondejuak egiteko ikastaroa egingo da larunbat honetan

Jentil Baratza Kultur Elkarteak mondejuak egiten ikasteko aukera zabaldu du urtero bezala Aizkoate Elkartean.

Larunbat honetan Mondeju ikastaroa egingo da Ataungo Aizkoate Elkartean Jentil Baratza Kultur Elkartearen eskutik. Urtero bezala Pili Barandiaran izango da irakasle lanetan ariko dena eta izen ematea beharrezkoa izango da 616 375 983 telefono zenbakian urriaren 3a baino lehen. Goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean gurea zaintzen jarraitzeko ikastarora gonbidatzen zaitu antolakuntzak.


#Ataun #AtaungoUdala #Herria #Ohiturak #Kultura #JentilBaratzaKulturElkartea #AizkoateElkartea #Aizkoate #PiliBarandiaran #Udazkena #Gastronomia #Mondejua #Ikastaroa #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude