Mondejuak egiten ikasteko ikastaroa



Ataunen urriaren 27an, larunbatarekin, egin ahalko da mondeju beltza prestatzen ikasteko saioa.

Jentilbaratza kultur elkarteak antolatu duen ikastaroan, Pili Barandiaranek bideratuko du, aurreko urteetan bezala. Aizkoate elkartean izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Izena emateko azken eguna urriaren 25a izango da; dagoeneko ireki dute epea. Telefonoz deitu behar da (616 375 983).

#Ataungoudala #Ataun #Jentilbaratzaelkartea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020