Montero: "Gastu araua bertan behera geratzen da udalek superabita erabil dezaten"

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak iragarri duenez, bertan behera geratu da Herri Egonkortasunerako Legearen gastu araua.

Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunari buruzko Legearen gastu-araua bertan behera uztea erabaki du, udalek 2018-2019ko superabita izan dezaten. Hala adierazi du Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak La Sexta katean.


Gobernuak neurri hori hartzea erabaki du joan den ostegunean Kongresuak udal geldikinen lege dekretua bertan behera utzi ostean.


EAJk eta EH Bilduk aurka bozkatu zuten. Idoia Sagastizabal jeltzaleak adierazi zuenez, ez du kontuan hartzen foru-erregimenen existentzia, eta ez du aintzat hartzen "Foru erkidegoek Estatuarekin duten finantza-harreman berezia, gobernuen arteko aldebiko harremana", Kontzertuaren Batzorde Mistoan garatzen dena.


Eh Bilduren aldetik, Mertxe Aizpurua Kongresuko bozeramaileak esan du dekretua "onartezina" dela, eta Udalei "duela hamar urtetik itotzen dituen lege baten ondorioz gastatzen utzi ez zaizkien soberakinak mailegu gisa uzteko" eskatzea gaitzetsi du.


Aurrekontu-egonkortasunari buruzko Legeaz ari zen, eta orain bertan behera geratu da, gastu-arauari dagokionez behintzat.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gizatea #Ekonomia #Politika #Krisia #Ogasuna #OsagunMinisterioa #MariaJesusMontero #LaSexta #EAJ #EHBildu #IdoiaSagastizabal #MertxeAizpurua #Espainia #EuskalHerria #Euskadi

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude