Mugaz gaindiko langileen %70i gogor eragin dio mugaren itxierak

Itxialdiaren bitartean muga zeharkatzeko baimena izan arren, mugaz gaindiko langileei itxierak gogor eragin die.

Frantziar eta espainiar estatuen arteko muga ekainaren 21ean ireki zen, pandemia geldiarazteko hiru hilabeteko itxialdiaren ondoren. Aldi horretan, mugan kontrol zorrotzak ezarri ziren, mugaz gaindiko langileek soilik igaro zitzaketenak. Hasiera batean ezinbesteko zerbitzuek baino ezin zuten muga zeharkatu.


Hala ere, mugaz gaindiko langileen %67,5a oso kaltetuta edo zeharo kaltetuta azaldu da

mugaren itxierarengatik, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekainean egindako txostenaren arabera. Analisia online galdetegi baten bidez burutu da, hiru lurraldeetako mugaldeko 2.400 pertsonek inkesta hori bete dutelarik.


Inkesta egin dioten %31,5a mugaz gaindiko langilea da. Horietatik, %27,5ak erkataritza, ostalaritza eta turismoari lotutako jardueretan lan egiten du, eta %14,6ak zerbitzu profesionaletan.


MUGAZ GAINDIKO HERRITARRAK


Euroeskualdearen txostenak mugaz gaindiko herritarren bizimoduarekiko eraginari buruzko datu argigarri batzuk ezagutarazi ditu. Inkesta egin dioten hiru pertsonatik bi (%66,9) erabat edo oso kaltetuta azaldu da mugaren itxiera dela eta. Hamar pertsonatik bederatzik jarduera sozioekonomikoren bat egiteari utzi diote, mugaren itxieraren ondorioz.


Inkesta bete duten %56ak muga gutxienez astean behin zeharkatzen du, eta horietatik %15,8ak asteko egun guztietan edo ia guztietan igarotzen du. Mugaz gaindiko lurraldeen arteko joan-etorrien arrazoi nagusia sozioekonomikoa da (%68,4), besteak beste:

  • Erosketak egiteko (%79,1),

  • Arrazoi pertsonalak direla medio, bigarren etxebizitzara joateko edo lagun eta senideak bisitatzeko (%59,7),

  • Kirola eta aisialdi jarduerak egiteko (%49,9),

  • Kultur-ekintzak burutzeko (%39,2).

Mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekotzat edo oso garrantzitsutzat jo du inkesta egin dioten %83,8ak. Horrez gain, lautik hiruk uste dute mugaz gaindiko jarduera ekonomikoa uztartzea halabeharrezkoa dela, eta %47,9k kirol-, kultur- eta jarduera sozialak sustatu behar direla deritzo.


MUGAZ GAINDIKO LANGILEAK


Mugaz gaindiko langileak enplegatzen dituzten enpresen erdiak baino gehiagok ohiz kanpoko neurriak hartu dituela aditzera eman du txostenak, denak ala denak COVID-19aren eraginari lotuak: telelana, aldi baterako lan-erregulazioak, jardunaldi murrizketak, baita kaleratzeak ere.


Inkestaren bitartez, langile eta enpresek zailtasunak izan dituzte neurriok abian jartzeko, eta bereziki hiru ezaugarriei dagokienez: aldi baterako lan-erregulazioen eskabideen trataeran, finantzaketen lorpenean eta jardueraren berriz hastean.


Datu horien arabera, Euroeskualdeak hainbat akzio zein neurri proposatu ditu, mugaz gaindiko lankidetzaren testuinguruan, mugaz gaindiko pertsonen bizimoduan mugaren itxierak izan duen eragina murrizte aldera.


Azpimarratzekoa da inkesta erantzun duten langileen ia %60ak garrantzitsutzat jo duela

enpleguarekin zerikusia duten izapideekin kolektiboa laguntzea, eta %46,7ak beharrezkotzat jo du mugaz gaindiko lana bultzatzeko egitasmoen sustapena. Azkenik, %91ak dio mugaz gaindiko lankidetza behar-beharrezkoa edo oso garrantzitsua dela langileen egoera profesionala hobetzeko.


EUROESKUALDEKO PROIEKTUAK


Mugaren itxierak abian dituen proiektu ugariei eta bazkideen arteko harremanei zein neurritan eragin dien ezagutzeko txostenari atal bat eskaini dio Euroeskualdeak. Aipagarria da azken bost urteetan, Euroeskualdeak bere jardueren, proiektuen eta Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa lurraldeen arteko lankidetzaren emendatze nabarmen bat ezagutu duela arlo-sorta zeharo ezberdinetan: formakuntza, enplegua, kultura, berrikuntza, ikerketa, mugikortasuna eta garraioa, kirola, laborantza, etab.


Hiru lurraldeetan lan egiten duten partaide edota erakunde publiko zein pribatuen kopurua handituz doa, eta euren arteko lankidetza etengabe emendatzen ari da.


Zentzu horretan, Euroeskualdeko proiektuetako bazkideek adierazi dute hiru proiektutik bat baino gehiago (%37,8) kaltetua edo oso kaltetua izan dela COVID-19aren ondorioz. Era berean, Euroeskualdeko proiektuen %91,9k mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekotzat edo oso garrantzitsutzat jo du, pandemiak euren proiektuengan izan duen eragina ahalbeste murrizte aldera.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #IparEuskalHerria #Frantzia #Muga #MaríaAngelesElorzaZubiria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude