"Mula" film ezaguna ikusteko aukera izango da asteburuan Ataunen

"Ausarki yeti dibertigarria’ (Small foot)" eta "Mula" filmak izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian.

Asteburu honetan beste filmen txanda izango da Ataungo Herri Antzokian. Haurren tartean "Ausarki yeti dibertigarria’ (Small foot)" filma euskaraz emango da igande arratsaldean. Yetien herrixka elurtu bat ezagutuko dugu, baita yeti bizkor baten azken aurkikuntza ere: gizaki bat. Helduen txandan berriz "Mula" izeneko dramaz gozatzeko aukera izango da. Filmak, arazo ekonomikoek behartuta, 80 urterekin nahi gabe droga garraiolari bihurtu den gizon baten istorioa kontatzen du, benetako gertaera batean oinarrituta dagoena. Ostiralean ingelesez proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin, filma bertsio originalean ikusi nahi lukeenarentzat. Igande eta astelehenean berriz gazteleraz eskainiko da.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Smallfoot #Mula #Drama #Drogak #Animazioa #Akzioa #Haurrak #Gazteak #Filmak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude