Mungiako kuarteleko sei militarrek positibo eman dute koronabirusean

Mungiako kuarteleko sei militarrek positibo eman dute koronabirusean eguerdian iturri ofizialek baieztatu dutenez.

Mungiako kuartel bizkaitarreko sei militarrek positibo eman dute, eta ondorioz, berrogeialdian jarri behar izan dituzte lehenengoekin harremanetan egon diren beste hirurogei militar, kuartelaren iturriek Eferi jakinarazi diotenez.


Sei kasuak arinak edo sintomarik gabekoak dira, bat ere ez ospitaleratuta: hiru kuartelean daude eta beste hiru etxean. Berrogeialdian jarri dituzten hirurogei pertsonak etxean jarraitzen dute, eta PCR probak egiten ari zaizkie, baten batek positibo ematen duen ikusteko.


Azken zazpi egunetan 145 postibo erregistratu dituzte, Osasun Sailaren arabera.


Hil honetan, koronabirusak bereziki kaltetutako herria da Mungia: joan den astean Covid-19rekin bizi ziren 21 pertsona detektatu ziren San Jose Etxe Alai egoitzan, eta abuztuaren 21etik 26ra bitartean Goieta tabernan egon ziren guztiei ere deitu zitzaien probak egitera. Halaber, Bentades ikastetxea itxi dute.


Bizkaiko Foru Aldundiak gaur iragarri duenez, bihar, ostirala, dispositibo berezi bat jarriko du Mungian, eskualdeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 20 zentro soziosanitariotako (egoitzetako eta eguneko arretako) profesionalei prebentziozko baheketa bat egiteko.


Erantzun azkarreko foru taldeak Mungiako erakustazokan egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi duen gunean. Gailu berezi berri hori Gernikan eta Zornotzan egindakoen ondorengoa da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #Mungia #Militarrak #EDE #BizkaikoForuAldundia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude