Murga sailburuak esan du Osakidetza berrantolatzen ari dela asistentzia-jarduera berreskuratzeko

Herritarrei erantzukizuna eskatu die birusaren transmisioa geldiarazteko neurriak hartzen jarraitzeko.

Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, Osakidetza berrantolatzen ari da asistentzia-jarduera pixkanaka berreskuratu ahal izateko, baina gogorarazi du Osakidetza ez dela gelditu, atzeratu ezin den jarduera artatzen jarraitu baitu. Hala, Osasun Saila eta Osakidetza plan bat prestatzen ari dira Lehen Mailako arretaren, kanpo-kontsulten, proba osagarrien eta jarduera kirurgikoaren alorretan jarduerara itzultzeko. Radio Euskadin gaur goizean eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez, atzo Lehen Mailako Arretako Aholku Batzordea bildu zen, eta Osasun Publikoarekin koordinatzeko beharra nabarmendu zuen, kasuak garaiz detektatzeko sistema bat ezartzeko eta kasuen eta haien harreman estuen jarraipen eraginkorra egiteko. Sailburuak esan du, datuak ikusita, gaixotasun hori duten pertsonen kopurua "nabarmen murrizten" ari dela, eta herritarrei erantzukizuna eskatu die neurriak mantentzen jarraitzeko, hala nola urruntze soziala edo higienea. Hori da bidea birusaren transmisioa saihesteko. Deseskalada planei buruz galdetuta, Euskadik "eredu propioa" duela gogorarazi du, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu zuen moduan. Eredu horrek jarraipen hurbilagoa egiteko aukera ematen du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #IñigoUrkullu #Eitb #RadioEuskadi

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020