Murgikortasun handiagoa izango da astelehenetik aurrera EAEn

Nekane Murga eta Arantxa Tapia gaur agertu dira prentsaurrekoan pandemiaren bilakaeraren berri emateko.

Euskadi deskonfinamenduaren bigarren fasean sartzen denean, hartuko diren neurriak aurkeztu dituzte Nekane Murga eta Arantxa Tapia sailburuek. Lurralde historikoan mugikortasun handiagoa, ordutegiak kentzea – kolektibo zaurgarrien kasuan izan ezik–, ikastetxeetara itzultzea eta aforoak zabaltzea izango dira maiatzaren 25etik aurrera abian jarriko diren neurrietako batzuk.


Bi sailburuek positibotzat jo dute bigarren fasera pasatzeko erabakia; izan ere, normaltasun berria berreskuratzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko aukera emango die euskal herritarrei. Bigarren fasean sartzeko erabakiak nolabait ere berresten du kalitatezkoa eta zuzena izan zela Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Biziberri Planean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena.


Nekane Murga sailburuak azaldu du Euskadi etapa berrian sartu ahal izango dela ikuspegi epidemiologikotik eta osasun-asistentziaren ahalmenaren ikuspegitik baldintza guztiak betetzen dituelako, hautemandako kasu berrien kopurua behera egiten ari delako eta kasu berriak eta horien kontaktuak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ahalmena handia delako. Sailburua ez da ahaztu azken hilabetean eta azken asteotan Euskadiko gizarteak egin duen ahaleginaz, eta eskerrak eman dizkio bere portaera eredugarriagatik.


Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak aldi berean landu dituela 1. fasea eta 2. fasea. Arantxa Tapiak maiatzaren 25etik ekainaren 7ra arte, pandemiaren bilakaera positiboari eusten bazaio, Euskadin ezarriko diren neurri nagusiak aurreratu ditu.


2. FASEKO NEURRIAK EUSKADIN


Mugikortasuna eta ordu-tarteak


Lehendakariak joan den igandeko Presidenteen Konferentzian azaldutako irizpideari jarraiki, astelehenetik aurrera, maiatzaren 25etik aurrera, mugikortasunerako gaur egun dauden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da gure kaleetan, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.


Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango dugu jarduera fisikoa, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian izan ezik; ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira.


Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatzen)


Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean.


Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-mugari eusten zaio aisia-arrazoiengatik.


Erreferentziazko araudia: Lehendakariaren maiatzaren 15eko 9/2020 dekretua


15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan **


15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan.


Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.


Ostalaritza, Jatetxeak** eta Saltokiak*


A) Astelehenetik aurrera, maiatzaren 25etik aurrera, ostalaritza-establezimenduen jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan, eta terrazen jarduerarekin jarraituko da. Bi kasuetan, gehieneko edukiera% 50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.


B) 400 metrotik gorako merkataritza-guneen jarduerari eta irekierari berrekingo zaie, eta hurbileko merkataritza-jarduerarekin jarraituko da, gehienez ere %40eko edukierarekin.


Elkarte gastronomikoak eta txokoak **


Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean eta garbiketa eta desinfekzioan hostalaritzaren arautegi berbera bete beharko dute.


Kultura- eta aisialdi-jarduerak (bi araudiak)


- Kultura- eta aisialdi-jarduera espazio itxietan berrezarriko da, museotan %50arteko edukierarekin eta heren bateko edukierarekin, kultur etxe, antzoki eta zinematan 50 pertsonako gehiengoarekin.


- Espazio irekietan, gehienezko edukiera heren batekoa izango da, 400 pertsonako gehiengoarekin. Publikoa eserita, eta beti bermatuko dira distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak beteko dira.


Turismo aktiboa eta natura **


Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsona arteko taldeetan.


Hezkuntza ***


Astelehen honetan sartuko da indarrean Hezkuntzako eta Kultura sailburuen 2020ko maiatzaren 23ko Agindua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta ikasketa jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.


Agindu honek honako hau xedatzen du:


- Maiatzaren 25etik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila edo Helduen Hezkuntzako baliokidea, Batxilergoko lehen eta bigarren maila eta Lanbide Heziketako lehen eta bigarren maila guztietan aurrez aurreko irakaskuntza- eta hezkuntza-jarduerari berrekitea, bai eta azterketak egitea ere.


- Era berean, ekaineko lehen astean, gainerako ziklo eta mailetako irakasleak eta irakasle ez diren langileak berriro lanean hastea xedatzen da, ikastetxeetan hezkuntza-jarduera egiteko.


Era berean, honako hauei berrekitea arautzen da:


- Araubide Bereziko Irakaskuntzak (artistikoak, kirolekoak, hizkuntzetakoak).

- Proba libreak DBH, Batxilergo eta LHko tituluak lortzeko.

- Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-jarduera presentziala eta lanekoak ez diren praktiken moduluak.

- Aurrez aurreko jarduera Unitate Terapeutikoetan eta Hezkuntza Bereziko Zentroetan.

- Hezkuntza- eta prestakuntza-jarduera presentziala euskaltegietan, akademietan, eskoletan eta prestakuntza-zentroetan eta antzekoetan, publiko zein pribatuetan, besteak beste, hizkuntza-, arte- eta kirol-esparruetan.

- Azterketa ofizialen deialdia, antolaketa eta ospakizuna (adibidez, HABE).


Maskarak erabiltzea


"Zenbat eta mugikortasun handiagoa, orduan eta maskara gehiago" printzipioaren arabera, lehen fasea itxi dugu eskari horri erantzunez, eta, ondorioz, baliabide hori nahitaez erabili behar da, maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituen Osasun Ministerioaren maiatzaren 19ko Aginduan jasotako baldintzetan.


Erreferentziazko araudia:


* Osasun Ministerioaren Agindua, 2020ko maiatzaren 23koa, deseskaladaren 2. fasea malgutzea arautzen duena.


** Lehendakariaren Dekretua, 2020ko maiatzaren 23koa, deseskaladaren 2. fasean aplikatzekoa den malgutze espezifikoa arautzen duena.


*** Agindua, 2020ko maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta irakaskuntza jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.


ERANTZUKIZUN INDIBIDUALA


Bi sailburuek arduratsuak izateko deia egin diete herritarrei. Nekane Murga sailburuak gogoratu du pandemia ez dela amaitu, eta mugikortasuna zabaltzea ez dela “gutun zuria”. Berriz ere adierazi du beharrezkoa dela babes-neurriak betetzea:


Bi metroko segurtasun-tartea uztea.

Maskara erabiltzea bi metroko tarte hori utzi ezin denean.

Eskuak sarri garbitzea.

Sarri ukitzen diren gainazalak ahal dela ez ukitzea.

Eta arriskuko kolektiboekin, hau da, arriskuko pertsonekin, haurdun dauden emakumeekin eta aurretik gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin, kontu handiz ibiltzea.


EGINDAKO PROBAK


Atzo 5.783 proba egin ziren guztira (3.731 PCR eta 2.052 test azkar).


BAIEZTATUTAKO KASUAK


Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 izan ziren. Lurraldez lurralde, hauek dira kopuruak: 4 kasu berri Araban, 9 Bizkaian eta bat ere ez Gipuzkoan.

Test azkarraren bidez atzo detektatutako kasuak 118 izan dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.


POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA


Orain arte 1.494 pertsona hil dira guztira; atzo beste 7 hildako erregistratu ziren. Gainera, 33 pertsona daude ZIUn, aurreko egunean baino 3 pertsona gutxiago.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #ArantxaTapia #Deseskalatzea #Hezkuntza #Ikastetxea #Garraioa #Turismoa #Kultura #Gastronomia #Ekonomia #Gizartea #Lehendakaria #Ostalaritza #Jatetxeak #Tabernak #Museoak #Saltokiak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020