Nafarroako Gobernuko presidenteak parte hartzeko deia egin du
Maria Chivite (PSN) Gorraizko hauteslekuan izan da botoa ematen eta bozkatzera deitu du jendea.

Nafarroako Gobernuko Presidentea den Maria Chivite (PSN) bere botoa ematen izan da Gorraizko hauteslekuan eta bozetako emaitzek blokeo egoera gainditzea ahalbidetzeko itxaropena agertu du. Prentsarekin hitz egin ondoren "garrantzitsua da gaur bozkatzera joatea eta jendea mobilizatzea" azpimarratu nahi izan du gaurko egunari begira.
#Hauteskundeak #HauteskundeOrokorrak #Espainia #Politika #Gizartea #Aktualitatea #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Madril #MariaChivite #PSN #Nafarroa