Nahikoa da saioak ez du izango etenik abuztura arte



Indarrak hartuta dator Nahikoa da saioa 7.denboraldiarekin batera.

Ioar Aizpuruak eta Leire Perlinesek aurkezten duten saioa ez da geratu abuztura arte asteburu honetan hasita. Denboraldi berriarekin batera aldaketak izango dira noski baina beti moduan, entzuleari goiza alaitzea izango da helburu nagusia.

Apirilean hasiko den denboraldi hau, udako "Nahikobero" saioarekin batera lotuko da ekainaren 10ean. Egun honetatik aurrera, asteburuak alde batera utzi eta astelehenetik-ostiralera bitarteko goizetan entzuteko aukera izango da hiru orduz jarraian. Gorka Santesteban eta Jon Imanol Etxabe kolaboratzaileek saioan parte hartzen jarraituko dute, baina ubunganetarrak entzuteko aukerarik ez dugu izango. Udari begira hainbat erronka izango direla aurreratu dute baina guzti honekin ongi pasako dutela ziur daude. Nahikoa da saioak, Ataun Irratiko goizak esnatzen jarraituko du.

#Nahikoada #Irratia #Ataunirratia #IoarAizpurua #LeirePerlines #GorkaSantesteban #JonImanolEtxabe #Nahikobero #Uda #Ataun

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude