Nekane Balluerka ez da aurkeztuko berriro EHUko errektore izateko

2016an hartu zuen kargua Balluerkak Iñaki Goirizelaia ordezkatuz eta orain hauteskundeak azaroan izango dira.

Nekane Balluerkak azaroan utziko dio EHUko errektore izateari. Vocento taldearekin egindako elkarrizketa batean, ez dela berriro aurkeztuko iragarri du ordiziarrak.


Bertan dioenez, 19k sortutako krisiak ez du eraginik izan bere erabakian, eta, lau urte hauetan EAEko unibertsitate publikoaren buru izan ondoren, Psikologia Fakultatean eman nahi ditu eskolak berriro, Portaera Zientzien Metodologian katedraduna baita.


Balluerka 2016ko azaroan hautatu zuten errektore, Iñaki Goirizelaiaren ordez. Kargura aurkeztu zen pertsona bakarra izan zen, eta emandako boto haztatuaren % 66 lortu zuen.


#Ataun #Irratia #AtaunIrraita #NekaneBalluerka #EHU #Unibertsitatea #Errektorea #Vocento #Psikologia #IñakiGoirizelaia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Hezkuntza #Irakasleak #Goierri #Ordizia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude