Netta israeldarra izan da Eurovisioko irabazle `Toy´ kantuarekin



Lisboan izan da 2018ko Eurovisio jaialdia eta Israelgo Netta izan da irabazle `Toy´ kantuarekin.

Salvador Sobral-en eskutik jaso du kristalezko mikroa, hain zuzen bere kanta "izugarria" bezala kalifikatu zuenaren eskutik. Emanaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, Nettak "Salvador-i eta genero guztietako artistei" sare sozialen bidez jakinarazi zuenaren arabera, maitasuna transmititu nahi izan du kantuarekin.

"Eskerrik asko gure arteko desberdintasunak onartzeagatik", aldarrikatu du Netta irabazleak eta jada, laugarren saria joan da Israelera.


#Lisboa #Israel #Eurovision #Netta #Toy #SalvadorSobral

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude