Nola egin dezaket eskaera Ataungo XV. liburu-azokan?

Urte berezia izan da 2020 hau eta egoerak hala behartuta 2020 honetan ospatzen den Ataungo liburu-azokak ere bere berezitasuna dauka.

Ataun Irratiko kideok, Ataungo XV. liburu-azokan erostera animatu nahi zaitugu eta Ioar Aizpuruak egin digun bideo zoragarri honetan ere txukun-txukun azaltzen badugu ere, idatziz ere lagundu egin nahiko genizuke. Ondorengo pausu hauek jarraitu behar dituzu 2020ko Ataungo liburu-azokan liburuak eros ditzazun:


  1. Sartu www.ataun.eus helbidean. Bertan, azokako liburuez osatutako katalogoa kontsultatu aha izango duzu.

  2. Aukeraketa eginda duzunean, katalogoaren amaieran agertzen den eskaera-orria bete eta liburuetadiskoazoka@gmail.com helbide elektronikora biali edo San Martin, San Gregorio nahiz Aia auzoetan jarriko diren postontzietako batean bota beharko duzu. Kontuan izan oso garrantzitsua dela eskaera orrian, eskatzen diren datu guztiak bete ahal izatea, sor daitezkeen arazoak saiheste aldera.

  3. Abenduaren 21, 22 edo 23an, San Martin auzoko dantzako lokalean 17:00etatik 19:00etara zure eskaera jasoko duzu.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude