"Nomadak" liburuaren inguruko solasaldia egingo da Ataunen Aitziber Etxeberriarekin


Aitziber Etxeberria euskal idazle zarauztarrarekin egingo da solasaldia maiatzaren 28an Ataunen.


Martin Etxeberria Zuloaga idazlearen alaba da Aitziber Etxeberria Garro zarauztarra. Maiatzaren 28an, asteartea, solasaldia egingo da Ataungo udaletxeko pleno aretoan 19:00etatik aurrera. 2016.urtean kaleratu zuen "Nomadak" izeneko liburua izango da mintzagai baina aurretik idatzi dituen beste liburuetako gaiak ere jorratuko ditu. Ataungo irakurle taldeak, Ataungo udalak eta Otso irakurleek antolaturiko solasaldi honetara gonbidatu nahi zaituzte.

#Albistea #Idazleak #Ataun #Ataungoirakurletaldea #Ataungoudala #Otsoirakurleak #AitziberEtxeberriaGarro #MartinEtxeberriaZuloaga #Literatura #2019 #2016 #Zarautz #Gipuzkoa #Goierri #EuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude