Nora Tobar ataundarra garaile Espainiako emakumezkoen altuera txapelketan

Hasiera batean Uxue Ericerekin batera berdinketa izan bada ere, azkenean garaile atera da Nora Tobar Agirre ataundarra.

Gaur goizean jokatu da Atlestismoko Espainiako txapelketa Sevillan eta Nora Tobar Agirre atleta ataundarra bertan izan da. Altuerako lehian irabazle izan da, 1.71ko altuerarekin podiumaren lehen sailkapenean sartu baita eta bere errekorra ezarri du zenbaki horiekin.


Espainiako Atletismo Federazioak jakitera emandako datuen arabera, podiumaren bigarren sailkatua Laura Martín 1.68ko altuera jauzia egin ondoren eta hirugarren berriz Uxue Erice emaitza berberarekin.


Emaitza guztiak eskuragarri jarri ditu federazioak bere webgunean eta txapelketa berriro ikusi ahal izateko aukera ere eskaini du youtube plataformaren bitartez.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude