Ohiko ordutegietara itzuliko dira garraio publikoak

Zerbitzuaren %100a eskainiko dute garraio publikoek datozen egunetatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidalerroak aztertu ondoren, Euskadiko garraio publikoak beraien zerbitzuen %100a berreskuratuko dutela jakinarazi dute Euskadiko Garraio Agintaritzatik. Honek, garraio publikoan erabiltzen diren prebentzio neurriak hobetzera eraman ditu eta datozen egunetan hartuko dira neurri horiek. Prentsa ohar batean jakitera eman dutenez, astelehen honetan izan dituzte murrizketak COVID 19-a dela. Mugikortasun mugatu hau alde batera uzteko erabakiarekin "lanerako sarbideari eta oinarrizko zerbitzuei lotutako zerbitzua eman du ia bere osotasunean" EAEko garraio zerbitzu publiko guztiak.


Zenbait garraiobidetan "okupazio maila altuak" izan direla eman dute jakitera, batez ere puntako orduetan %50era jaitsi baita eskaria. Beste une batzuetan berriz %30ekoa edo baxuagoa izan da okupazioa eta "zailtasunak izan dira Osasun Sailak gomendatutako erabiltzaileen arteko distantziak mantendu ahal izateko". Euskadiko Garraio Agintaritzak neurria berrikusteko aukera dagoela azpimarratu du operadore bakoitzaren gertaera eta egoera berezien bilakaeraren arabera.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #GarraioPublikoa #Autobusa #Metroa #Trena #GarraioAgintaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude