Ohitura zaharren egun urriaren 21ean izango da Ataunen



Ataundarrek Ohitura Zaharren Eguna egingo dugu beste behin ere.

Garai bateko lanbideak eta bizimodua gogoratuko dira, festa giroko egunean. Dozenaka ataundarrek parte hartuko dute ekitaldian, eta gainontzeko herritar eta bisitariei ere, garai bateko jantziekin joateko deia egin zaie.

Bosgarren edizioa izango du jaiak; aurrekoak, 2005, 2008, 2010 eta 2014. urteetan egin ziren. Aurtengoa, urriaren 21ean izango da.

Aurtengo egitaraua erabat zehazteko badago ere, goizean zehar, ganadu erakusketa eta baserri giroko lanbideak gogora ekarriko dira. Ezkontza bat ere antzeztuko dute, garai bateko eran, idi gurdi eta guzti. Ondoren herri bazkaria izango da, eta arratsaldean, desafio edo apustu bat egiteko asmoa dago.

#Ataun #Ataungoudala #Ohiturazaharreneguna

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020