Ohitura zaharren egunak balorazio ona jaso du
Atzo ospatu zen ohitura zaharren egunak balorazio ona jaso du herritarren nahiz kanpoko jendearen eskutik.
Herritarren produktuak egon ziren salgai eta ikusgai San Martingo plazan. Eguraldi onaren laguntzarekin, merkatuak, arrakasta bikaina lortu zuen urtero bezala eta modu ekologikoan garaturiko produktuak dastatzeko aukera bikaina izan genuen. Gure herriko mendietako iturri ezberdinen ura edateko aukera ere izan genuen. Animaliak, taloak, auto zaharrak eta garai batean aurki genitzazkeen erramintarik zaharrenak ikusteko aukera bikaina izan genuen.
#Jentilbaratzaelkartea #Ataun #Ataungoudala #Otsoakdantzataldea #Tortoataungogazteasanblada #Ohiturazaharreneguna #Albistea