Omenaldia egin dute memoria historikoaren barruan gaur Aian

Altxamendu frankistaren biktimak oemdu dituzte gaur memoria historikoaren barruan Aian egin den omenaldian.

Aurtengo Memoria Historikoaren barruan Altxamendu frankistaren biktimak oemdu dituzte gaur eguerdian Aia auzoan egin den ekitaldian. 1936an frankistek eragindako estatu kolpeak eragin zuen gerra, gerra hark erregimen faxista bat ekarri zuen, eta, ondorioz, gerran eta ondoren gertatutako bortizkeriaren arduradunek inpunitate osoa izan zuten. Oraindik ere ez da inor epaitu eta kondenatu orduko tortura, atxiloketa eta heriotzengatik. Torturek, errepublikarren familien kontrako umiliazioek, beldurrak, bortxaketek, haurrak saltzeak... dena alde batera uztea ekarri zuen. Frankismoaren biktimen mina ez zuen inork errekonozitu, eta isiltasun ozen hura da sufrimenduaren alderik gordinena.


Bestetik Jeus Bujanda Martinez eta Martzelo Lasa Zeberio fusilatuen senideak ere. Otsoak Dantza Taldeko kideek koreografia ezberdinak dantzatu dituzte eta Martin Aramendi Alkateak ere hitzaldi bat eskaini du.


Irudi gehiago:

#Ataun #AtaungoUdala #Aia #MemoriaHistorikoa #AltxamenduFaxista #Gerra #Frankismoa #Errepublika #Gizartea #Politika #Herria #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #MartinAramendi #OtsoakDantzaTaldea #JeusBujandaMartinez #MartzeloLasaZeberio

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude