Ondorioek konponbide zailak izango dituztela gaineratu du Ezenarrok

Ordiziako alkatearen esanetan ez berak ezta udalak ere ez du bere gain hartuko erabaki honek eragin lezakeen kalterik.

Gaur goizean hauteskundeen inguruan eginiko bileran kezka agertu du Adur Ezenarro Ordiziako alkateak (EH Bildu) egun horretarako. Bai Osasun Sailburu Nekane Murgari, baita Hauteskunde Batzordeari ere erabakiarekin bat egiten ez duela esanda, Ordiziako udala ez da gerta daitekeen inolako kalteren arduradun izango Ezenarroren esanetan.


Hauteskunde egunera begira jarraitzen du udaleko alderdi politikoak eta Tolosako hauteskunde batzordearekin ere harremanetan jarri dira, igandean etxean bakarturik egon behar dutenen boto eskubidea nola bermatuko den argitzeko. Erabakiaren egun honetan ere, osasun berme guztiekin burutzeko aukera izango den zalantza da oraindik nagusi Ordiziarren artean.


Osasun Sailburu Murgaren hitzetan, etxean bakartuta daudenek beraien botoa ematera joateko aukera izango dutela gaineratu du gaur goizean Zumarragako Hospitalearen aurrean eskainitako prentsaurrekoan. Betiere, segurtasun neurri zorrotzak hartzea derrigorrezkoa izango dutela gaineratu du honek; musukoa eta gutxieneko distantzia soziala bermatuz gainerakoekin. Badira ordea botoa emako aukera izango ez luketenak ere; azken egunetako probetan positibo eman dutenak izango lirateke hauek.


Hau ikusita, Adur Ezenarroren alderdia desadostasunera joan da. Azpimarratu duenez; ez berak, ezta udalak ere ez du bere gain hartuko eragin ditzakeen kalteak. Igandea egutegian kolore ilunez ikusten du Ordiziako udalak eta herriak, baina bitartean herritar guztiei zentzuz jokatzen jarraitzeko eta musukoa janzteko nahiz beharrezko diren gainerako prebentzioak betetzen jarraitzeko deia egin dute.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Ordizia #Deseskalatzea #Normaltasunberria #NekaneMurga #PCR #AdurEzenarro #OrdiziakoUdala #EHBildu #Hauteskundeak #Botoa #Zumarraga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude