Ordiziak 2020ko Idiazabal gazta berriaren aurkezpena eta mozketa ospatu zuen bart

Covid-19ak aire librean eta soilik prentsarentzat eskaintzea ekarri zuen aurtengo Idiazabal gaztaren aurpezpena eta mozketa.

Idiazabal gazta berria aurkezpenaren XXVI. edizioa egin zen atzo goizean. Ekitaldi hori Ordiziako Artzain Egunean egin ohi da, baina aurten, COVID-19 pandemiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, bertan behera geratu zen.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Orozek parte hartu du Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatutako ekitaldia honetan. Aurkezpena Ordiziako Oiangu parkean egin zen, gaur egun eskatzen diren segurtasun neurri guztiak betetzen.


Aurten, Unai Campo Bilboko Porrue jatetxeko sukaldariak moztu du Idiazabal 2020 gazta berria.


Aurkezpen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta bertako erakundeek eta Idiazabal gaztari babesa eman nahi izan diote, azken hilabeteetan bizi izan duen krisi sanitarioa dela eta, salmentetan eta kontsumoan beherakada antzeman baitu.


Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen bezala, COVID-19aren eraginez Idiazabal gaztaren eskariak izandako beherakadari aurre egiteko, HAZI Fundazioak sustapen kanpaina bat jarriko du abian, Idiazabal gaztaren kontsumoa bultzatzeko. Gazta hori euskal gazta nagusia da merkatuan, kalitateagatik, bikaintasunagatik eta jatorri ziurtatuagatik, bai eta ekoitzitako unitate gehien dituena ere.


Sustapen kanpaina honetan, saltoki txikiak eta banaketa enpresa handiak batzea espero da, Euskadiko kontsumitzaileari nekazaritza sektoreko produktu izarretako bat eskaini ahal izateko.


Atzo goizeko aurkezpenean, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenak sariak eman zizkien 2019an beren kalitateagatik nabarmendu diren artzain eta gaztandegi erregularrei. Honela banatu ziren sariak:


- Artzain ekoizlearen saria: La Leze

- Gaztagintza saria: Goine


Urtero bezala, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenak gaztaren ekoizpenari buruzko datuak eman zituen. Gaur egun, Idiazabal Jatorri Deituraren esparruan 350 ustiategi baino gehiago, 124 gaztandegi (59 Gipuzkoan, 21 Araban, 14 Bizkaian eta 30 Nafarroan) eta 4 enpresa elaboratzaile daude inskribatuta. Iazko ekoizpena 1.421.000 kilo ingurukoa izan zen.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IdiazabalGazta #Idiazabal #Gazta #Ordizia #BittorOroz #Nekazaritza #Abelzaintza #AdurEzenarro #LaLeze #Goiene #OianguBaserria #Oiangu

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude