Ordiziako Ahal duguk asanblada irekia antolatu du astelehenerako

Jakes jauregian asanblada irekia antolatu dugu Ordiziako Ahal dugu alderdi politikoak astelehenean 18:30tarako.

Hilaren 21an, astelehena, 18:30tatik aurrera asanblada irekia antolatu du Ordiziako Ahal Dugu alderdi politikoak. "Herri bat bere herritarrek egiten dute, bertan bizi diren pertsonek eraikitzen dute" lemapean, "Ordizia zuretzat eta zure ingurukoentzat egin nahi baduzu, entzun dadila zure ahotsa" erantsi dute bidalitako prentsa oharrean.


Jakes Jauregian (Barretxe) izango da eta derrigorrezkoa izango da Covid-19aren pandemiaren aurkako derrigorrezko neurriak hartzea. Musukoa jantzita eduki beharko da, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu eta gainerako pertsonekin gutxieneko distantzia soziala bermatzea derrigorrezkoak izango dira.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude