Ordiziako alkateak ez du ikusten hauteskundeak betetzeko behar bezalako aukerarik

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak EAEko hauteskundeak behar bezala egiteko aukerarik ez dagoela gaineratu du.

Azken egunetako egoerak okerra egin du Ordiziako Etxezarreta kaleko taberna batean agetutako COVID-19aren kasuak direla eta herrian eta baita inguruan ere. Azken egunetan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egiten aritu dira herritarrei, ager daitezkeen gainera kasuak ahalik eta bizkorren kontrolpean izateko eta pandemia gehiago ez zabaltzeko.


Igande honetan EAEko hauteskundeak direla eta, Eusko Jaurlaritzak atzera bota du berriro ere konfinamendua ezartzeko aukera eta momentuz hala jarraituko dela iragarri dute. Udalak, herriko kiroldegi, liburutegi eta beste zenbait eraikin publiko itxi egin ditu edota neurri zorrotzagoak areagotu ere bai. Zenbait tabernek ere ateak itxi egin dituzte, bertako langileren batek birusean positibo eman ostean.


Adur Ezenarro (EH Bildu) alkateak, igande honetako EAEko hauteskundeak osasun berme guztiekin behar bezala egin ahal izateko aukerarik ez dagoela gaineratu du komunikabideen aurrean esandakoaren arabera, baita sare sozialen bidez argitaratutako bide batean ere.


Egoerak okerrera ez egiteko, herritarrei zentzuz jokatzeko eskatu du udalak eta baita Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburu den Nekane Murgak berak ere. Datozen egunetan egingo dituzten bileretan hartuko dituzte erabakiak, hartu beharko diren neurriak zorrotzagoak izango diren ala ez zehazteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Hauteskundeak #EAE #AdurEzenarro #EHBildu #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020