Ordiziarrock-ek Aftersun jaialdia eskainiko du irailean



Ordiziarrock-ek aftersun jaialdia antolatu du irailaren 15erako Ordiziako Oaingu parkean.

Urrian izango den hitzordurako prestaketak egiten dabiltzan arren, ez dira geldik geratu udari amaiera bikain bat emateko Ordiziarrock ekintza taldekoak. Kontzertuak ez ezik, behaketa astronomikoa eta haur jolasak ere izango dira egun osoan zehar giroa alaitzeko. Jaialdi honetan erabiliko den argindar guztia, energia fotoboltaikoz sorturikoa izango da eta musika guneek berriz, txirrinduek sorturiko energia zinetikoez egingo diote aurrera.

Musika emanaldien artean Ekiza, Los Pies del Gato, Keu Agirretxea eta, Maider Zabalegi izango dira. Baina ez dira giroa alaituko duten bakarrak izango, S.S.S disko-jartzailea ere bertan izango da. Animatu eta amaitu zure uda energiarik bikainenean!

#Ordizia #Ordiziarrock #Aftersun #Kontzertua #Ekiza #Lospiesdelgato #KeuAgirretxea #MaiderZabalegi #SSS #Uda

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020