Ordiziarrock ekintza taldea gogotsu dator XVI.edizioarekin

Urtero bezala hainbat talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera Ordiziako gauak musikaz pizteko.

Liher taldea

Uste ez bezalako kontzertuak izango dira beste urte batez jarraian Ordiziarrocken XVI.edizioan. Hainbat hilabetez lan eta lan ibili da Ordiziarrock taldea eta lortu dute aho zabalik utzi gaituen kontzertu zerrenda kaleratzea. Aurtengoa urriaren 17, 18 eta 19an ospatuko da eta hamar talde nahiz bakarlari baino gehiago arituko dira oholtza gainean Ordiziako gauak girotzen. Edizio berri honetan ere Euskal artistak ez dira faltan izango eta ezta DJak ere.

Ordiziarrock XVI.edizioko kartela

Hauek izango dira oholtza gaina hartuko dutenak: Adrenalized, Liher (Argazkian), Leihotikan, Nuevo Catecismo Catolico, Unidad Alavesa, The Riff Truckers, Capsula, Higa, Orquesta Bisuteria, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Nazareno R'N'R DJ eta Olariusen Brothersak DJ.


Argi eta garbi dago ongi pasatzeko musika doinuak ez direla faltan izango gauero izango diren taldeekin. Animatu zaitez eta zoaz Ordiziarrock jaialdiaren XVI.ediziora!


#AtaunIrratia #Ordiziarrock #Musika #Kontzertua #Ataun #Ordizia #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #EuskalHerria #OrdiziakoUdala #Adrenalized #Liher #Leihotikan #NuevoCatecismoCatolico #UnidadAlavesa #TheRiffTruckers #Capsula #Higa #OrquestaBisuteria #JonGurrutxara #UrbilArtola #NazarenoRNRDJ #OlariusenBrothersakDJ

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude