Ordu tarteen barruan ez da denbora mugarik izango kirola egin edo paseatzeko

14 urtetik gorako pertsonek paseatu edo kirola egin ahal izateko baldintzak argitaratu dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Gaur bertan kaleratu ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak 14 urtetik gorako edonork etxetik kanpo kirola egiterakoan edo paseatzerakoan bete beharko dituen baldintzak. Larunbatetik aurrera izango da hauetarako aukera eta denbora mugarik izango ez den arren, egunean behin egiteko aukera izango da soilik betiere ordutegiak eta segurtasun distantziak errespetatuz. Estatuko Osasun Ministerioak emandako informazioaren arabera, jende pilaketak galarazi nahi dituzte neurri berri honekin eta udalek egingo duten eremu publikoen banaketarekin lehentasunak zehaztuko dituzte.


1. Fase honetan, ezin izango dira kalera atera oraindik koronabirusaren sintomak dituztenak, isolatuta jarraitu beharko baitute berrogeialdiarekin jarraitu ahal izateko. Hauez gain, adinekoen erresidentzietan daudenek ere ezin izango dute irten.


2. Paseatzera irteterakoan, baimenduta dago beste batekin joatea baldin eta hau bizileku berbereko beste pertsona bat baldin bada. Ezin izango da lagun edo etxebizitza partekatzen ez den pertsona batekin irten.


3. Mendekotasuna jasaten duten pertsonek, kalera irteteko aukera izango dute bere ohiko laguntzailearekin.


4. 14 urtetik gorakoen irteerak 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara egongo dira soilik baimenduta kirola egitera edo paseatzera irten ahal izateko.


5. Justifikatutako arrazoietan beste pertsona batekin irten behar den kasuan edo 70 urtetik gorakoek 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara izango dute baimena.


6. 14 urtetik beherako haurrak, kalera egunero ateratzeko aukera izango dute betiere heldu baten zaintzapean. Ordubeteko irteera izan beharko du egunean gehienez eta etxetik kilometro bateko tartean. Ordutegi aldaketak 12:00etatik 19:00etara baimentzen du neurri berri hau.


7. Biztanleria kopurua 5.000ko a baldin bada edo hau baino gutxiagokoa den kasuan, 06:00etatik 23:00etara egongo dira baimenduta irteerak.


8. Paseatzeko distantziak errespetatzea derrigorrezkoa izango da eta hau etxetik kilometro baterako tartea da.


9. Bakarka egiten den edozein kirol ez profesional norbere herriko mugen barruan egitea garrantzitsua eta beharrezkoa izango da.


10. Eremu edo bide publiko, natur eremuak edo eremu berdeak erabili ahal izango dira paseatu ahal izateko. Kirol instalazio itxiek ordea itxita jarraituko dute oraindik eta hauetarako sarbidea ez da egongo baimenduta.


11. Ez dira baimenduak egongo motordun ibilgailuak edota garraio publikoa paseatzera edo kirola egitera joan ahal izateko.


12. Beharrezkoa izango da gutxienez bi metroko distantziak neurtzea hirugarren pertsonekin etxetik irtetean eta garrantzitsua da jende pilaketa handiak diren guneak sahiestea.


13. Posible den kasuan, paseoak gune publikoetan egin beharko dira eta bidean beharrezko geldialdiak egin gabe.


14. Hau guztia baimendua egon arren, garrantzitsua izango da hemendik aurrera ere orain arte koronabirusa prebenitzeko beharrezko diren neurriak zorrotz betetzen jarraitzea.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude