Osakidetzak ez du Koronabirus testa egingo kasu arinetan

Ez ditu Koronabirusa detektatzeko testak egingo Osakidetzak pazienteen kasuak arinak badira.

Osakidetzak pandemia identifikatzeko testa atzera bota du kasu arinetan eta osasun-arloko profesional guztiak jakinarazi ditu. Gaurtik aurrera arnas infekzio akutuko koadroa dutenei edota ospitaleratuta dauden edo ospitaleratzeko baldintzak betetzen dituzten pazienteei soilik egingo zaizkie COVID 19 gaitzaren testa. Ala ere, oinarrizko osasun-zerbitzuren bat eskaintzen duten beharginei ere eskainiko zaie proba egiteko aukera.


Osakidetzak zabaldutako ohar baten arabera, sintoma arinak dituztenei proba hau egiteari utziko diote gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta Osakidetzak adostu duten jarduera-protokolo berri honekin, kutsatuta dauden pazienteen gorakadari aurre egin nahi diote eta barne antolamentua berrantolatzeari ekingo diote datozen egunetan.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude