Osasun Sailak 300.000 euroko aurrekontua onartu du Nekane Murgaren hitzetan

GIB/HIESA, C Hepatitisa eta sexu-transmisioko infekzioak prebenitzeko lanak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetara bideratu dira laguntzak.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Nekane Murga Osasuneko sailburuaren aginduan, 2020an Euskadin GIB/hiesa, C Hepatitisa eta Sexu-transmisioko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak garatuko dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdia egiten da, zenbatekoa 300.000 eurokoa izanik. Horrela, Osasun Sailak aurten ere sustatuko du GIB/hiesaren, C Hepatitisaren eta STIen alorrean erakunde horiek Euskadin egiten duten funtsezko lana, ezinbestekoa dena, administrazio publikoek burutzen duten jarduerarekin batera, infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko birus-eramaileak diren pertsonen egoera hobetzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude