Osasun sailaren kontingentzia-planak ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ematen du

307 positibo berri zenbatu dira eta dagoeneko 2.728 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin; azken orduotan 13 lagun hil dira.

Osasun sailak gauzatu eta iragan larunbatean Iñigo Urkullu Lehendakariak iragarritako Zaintza Intentsiboetako Unitateetarako (ZIU) kontingentzia-planaren edukia azaldu du gaur Nekane Murga Osasun sailburuak, COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero eskeintzen den agerraldian. Murgak berak zuzendutako saila joan den urtarrilaz geroztik garatzen ari den ekimenen baitan kokatzen den plan honek COVID19ak jota dauden gaixoentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ahalbidetuko du. Hala, 4 jokaleku aurrikusten du, Euskadin bilakaera ez homogeneoa duen epidemiaren eraginaren araberakoak. 


-266 ohe, 2garren jokalekua.

-463 ohe, 3garren jokalekua, Araban egun bizi dena.

-550 ohe baino gehiago, 4garren jokalekua, zeinera Euskadi ez den heldu.  


Plan hau beste bik osatzen dute: ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, unitateon pertsonala (medikuak zein erizainak) sendotzeko, elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere. Hala, Nekane Murgaren esanetan, “eremuak egokituz, teknologia eskuratuz eta profesionalak heziz, Osakidetzak ahalmena izango du COVID19ak jota dauden pazienteentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko”.


Sailburuak berriz ere goraipatu du osasun profesionalen lana. Horrez gain, azpimaratu du krisialdiaren hasieratik eszenario posiblerik onena lortzeko asmotan lan egin dela, baina aldi berean, aurrikus zitekeen okerrenerako prestatzen.

DATUAK EGUNERATUTA


Sailburuak emandako datuen arabera, Euskadin 307 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.728 dira guztira (horietatik 1.129 ospitalizatuta daude).

133 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20ak arte 13 heriotza gehiago izan ondoren:


- BIZKAIAN 1189 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 635 ospitalizatuta.

- GIPUZKOAN 453 positibo daude, eta horietatik 150 ospitalizatuta daude.

- ARABAN, 1086 kasu zenbatu dira, eta horietatik 344 ospitalizatuta daude.


Orain arte, 7.646 detekzio-proba egin dira gurean. . 48 pertsona errekuperatu dira, eta 296 pertsonak jaso dute ospitaleko alta.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020