Ostegunarekin batera datuak egonkortu egin dira EAEn, 635 positiborekin

Arabak bezperako zifra errepikatu du (97), Bizkaiak apur bat gora egin du (312tik 342ra) eta Gipuzkoak berriz behera egin du (240tik 174ra).

Atzo 8.389 PCR proba egin zituzten, eta 635 izan ziren positiboak. Lurraldeka, 97 izan ziren Araban – Gasteizen 88 –, 342 Bizkaian, 174 Gipuzkoan eta 22 EAEtik kanpo bizi ziren pertsonetan.


Zifrak bezperakoen antzekoak dira, kasu batzuk gehiago (661), baina baita PCR gehiago ere (9.906).


Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 55 pertsona ospitaleratu zituzten plantan kobid bidez – Gaur egun 233 pertsona daude –, eta ZIUn 55 pertsona daude gaur egun, aurreko egunean baino hiru gehiago.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude