Ostegunean aurkeztuko du "Oroimena elikatuz" pintura erakusketa Izaro Erauskinek


Oroimena elikatuz pintura erakusketaren aurkezpena ostegun honetan egingo du Izaro Erauskinek.


Ataungo 12 etxe elkartzen dituen margolanak egin ditu Izaro Erauskinek eta ez da antolatzen duen lehen erakustera, "Oroimena elikatuz" izena izango du berri honek. Ostegunetik larunbata bitartean ikusgai egongo da Ataungo San Martin auzoan dagoen udaletxeko ganbaran eta irekierarekin batera aurkezpena egingo du 19:00etan. Ostiralean 19:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara bitartean ere margolanez gozatzeko aukera izango da.

Izaroren inguruko informazioa: Bakarka bere lehen erakusketa eskaintzen duen lehen aldia da honako hau. 2018ko uztailean, beste artista batzuen margolanekin batera egon baitziren bere lanak Ataungo Troskaeta tabernan. Txikia zenetik gustatu zaio izarori marraztea eta arte ederren bidetik jo ditu ikasketak. Bera gehiago ezagutu nahi baduzu, anima zaitez aurkezpen ekitaldira gerturatzera.

#Ataun #Ataungoudala #Atauniker #Orkli #IzaroErauskin #Troskaetataberna #SanMartin #Erakusketa #Arteederrak #SanGregorio #Aia #2019 #2018 #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude