Ostegunean "Kaxkagorri" dokumentala proiektatuko da Ataungo Herri Antzokian
Atauniker taldearen eskutik "Kaxkagorri" dokumentala eskainiko da ostegunean Ataunen.

Atauniker taldeak antolatu du ostegun honetan Ataungo Herri Antzokian ikusgai izango den dokumentalaren ekitaldia. Kaxkagorri dokumentala 2015ean Joxe Ramon Agirre “Marronen-ek” egin zuen eta antzokian bertan izango dugu aurkezpena egin ahal izateko. Zaldibiako artzainaren bizimodua eta mundu jakin baten akabera adierazten da hainbat lekutan harrera ona izan duen bitartean. Sarrera doakoa izango da eta ateak 19:30etan zabalduko dituzte ikusle ororentzat.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Herria #Herritarrak #JoxeRamonAgirreBegiristain #Marron #KaxkagorriArtzaina #Dokumentala #Zinema #AtaungoHerriAntzokia #Atauniker #Orkli #Goierri #Zaldibia #Gipuzkoa #EuskalHerria #Euskadi