Ostiral honetan amaituko da 2020ko Antzeztaun jaialdia "Birritan bortxatua" antzezlanarekin

Hilabete osoan zehar zenbait emanaldi eta ikuskizun eskaini ondoren, ostiral honetan amaituko da 2020ko Antzeztaun jaialdia.

Ekintza kulturalek aurrera jarraitzen dute Ataunen eta ositral honetan izango den Antzeztaunen azken emanaldiak ere bai. "Birritan bortxatua" antzezlana, ostiral honetan gozatzeko aukera izango da Herri Antzokian 21:30tatik aurrera. Intujai Teatro antolakuntza taldeak zehaztutakoaren arabera, helduentzako emanaldia izango da.


Pandemiaren egoerak arretaz jokatzeko beharra eskatzen du eta Ataungo Udalak ere, ikuskizuna "segurtasun-neurriak zorrotz hartuta" burutuko dela zehaztu du kaleratutako ohar batean. Gauzak horrela, alarma-egoera honetako neurriak errespetatzeaz gain, ohiko maskaren erabilera, distantzia-soziala eta gel hidroalkoholikoaren erabilera bermatzea ere derrigorrezkoak izango dira.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude