Ostiral honetan Käffka antzezlana eskainiko da Ataungo Herri Antzokian

Biharko du Käffka antzezlanak zita Ataungo Herri Antzokian iluntzeko zortzietatik aurrera.

Uztailaren 19an izan behar zen hasiera batean antzezlana, baina aktoreetako batek jasan zuen istripu baten ondorioz atzera egin zen. Otsaila amaitzera doan honetan, azken ostiralarekin batera jasoko du ikuskizuna Ataungo Herri Antzokiak.


Gehitu elkartea, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen, aniztasun sexu-afektiboaren sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Proiektua martxan zegoen bitartean, Ortzadar LGBT elkartea gehitu zen eta hiru eragileen elkarlanetik sortu da Käffka antzezlana.


Herri Antzokiak jakitera eman duenez, salgai dira oraindik sarrerak herriko ohiko lekuetan 5€-ren truke. Ostiralean, igandean eta astelehenean bestetik, filmak ez direla proiektatuko ere ere zehaztu du antzezlana dela eta.

#Ataun #Ataungoudala #Gizartea #Kultura #Herriantzokia #Zinema #Antzerkia #Käffka #Gehituelkartea #Kamikazkolektiboa #OrtzadarLGBTelkartea #Sutegitaberna #Troskaetataberna #Errotaundi #Martintxo #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020