Ostiral potoloa dator aste honetan



Aspertzeko unerik izango ez duen ostirala dator Ataunera.

Ataungo VI.Inauteriak ospatuko dira ostiral honetan Ataunen. Ataundar eta otso guztiak gonbidatu nahi izan dituzte antolatzaileek egongo den festan parte hartu eta ongi pasatzera. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan ekingo diote jaiari "Kalostran" elkartuz meriendarekin eta "Mozorro zurien makil dantza" kalejira eskainiko dute auzoan zehar.

19:00etan urteroko pregoia botako dute Oargin eta ondoren haurrentzako karaokea egingo da (Eguraldi ona baldin badago San Martingo plazan). Iluntzeko 21:00etan afaria egingo da eta tiketak aurrez eskuratu beharko dira ohiko lekuetan (Troskaeta, Sutegi, Errotaundi eta Martintxo). Afariaren ondoren helduek ere karaokeaz gozatzeko aukera bikaina izango dute eta ondoren DJ Ioarrekin gauak eztanda egingo du.

#Ataun #AtaungoIñauteriak #Tortoataungogazteasanblada #Ataungoudala #IoarAizpurua #Agauntzagurasoelkartea #Otsoakdantzataldea #HiruTxilipurditan #Korrika #Oargi #SanMartin #Troskaetataberna

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude