Ostiralean izango da Ataungo EH Bilduren azken ekitaldia


Ostiral honetan egindo du Ataungo EH Bilduk hauteskundeen aurreko azken ekitaldia.


Ataungo EH Bildu alderdiak ostiral honetarako antolatu du igandean egingo diren udal hauteskundeen aurreko azken ekitaldia. Aurretik ordea beste bi kafe-tertuli egingo dituzte. Asteartean 19:30etan San Gregorio auzoko elkargunean eta ostegunean ordu berean San Martin auzoko Atsedentoki elkartean. Alderdiaren hautagai nagusiak eta Marian Beitialarrangoitia izango dira San Martingo plazan ostiraleko 19:30etako ekitaldian.

Hau amaitzen denean "Herri Afaria" egingo da Aizkoate elkartean 21:00ak aldera eta txartelak (Helduak 10€ eta haurrak nahiz langabetuak 8€) aldez aurretik eskuratu beharko dira Troskaeta eta Sutegi tabernetan.

#Ataun #Albistea #EHBildu #Ataungoudala #2019 #Udalhauteskundeak #Hauteskundeak #SanMartin #SanGregorio #Atsedentokielkartea #Aizkoateelkartea #MarianBeitialarrangoitia #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude