Otegi: <<"Bide onetik bagindoazen" zergatik neurri zorrotzagoak?>>

"Ez da kiritika bat" gaineratu du EH Bilduko koordinatzailean sare sozialetan argitaratutako mezuan.

Arnaldo Otegik sare sozialen bitartez luzatu dio galdera Eusko Jaurlaritzari <<Lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak?>>. Eusko Jaurlaritzak zioen moduan "bide onetik bagindoazen", zalantza eta galdera hau zabaldu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak sare sozialetan.


Datorren astelehenearekin (Maiatzak 11) batera, deseskalatze prozesuaren lehen fasean sartuko gara EAEn beste hainbat autonomia erkidegorekin batera. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak "Estatuan baino irizpide zorrotzagoak" izango ditugula gaineratu du eguerdian eskainitako agerraldi telematikoan.


Neurri hauen arabera, "norbere udalerri berean bakarrik" mugitzeko aukera izango da eta "salbuespenak salbuespen, Lurralde Historiko berdinean". Twitter sare sozialean Arnaldo Otegik "Bide onetik bagindoazen, lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak?" galdetu du.


EH Bildu alderdiaren korrdinatzaile nagusia ados egon da beti koronabirusak ekarritako alarma egoeran neurri zorrotzekin jarraitzeko eta behin eta berriz gainertatu du EAEko hauteskundeak uztailean egitearen aurka dagoela.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #ArnaldoOtegi #EHBildu #Abertzale #Deseskalatzea #Hauteskundeak #EAE #ArantxaTapia #Legebiltzarra #Ekonomia #Gizartea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude