Otsailak 8, 10 eta 11 asteburuko zinema karteldegia

Ataungo Herri antzokiak beste bi film jasoko ditu asteburu honetan.
Etxeko txikienentzako ‘Peter Rabbit’ izango da ikusgai asteburu honetan. Peter eta bere lagunak bizilagunaren baratzean bihurrikerietan ibiliko dira, hau eromenera eramanez. Helduen filmari begira berriz 'Mark Felt' izenekoa ikusteko aukera izango da. 'El informante', Estatu Batuetako eskandalu politiko esanguratsuenetakoa azaleratu zuenaren istorio errealean oinarritutako filma da honako hau.