Otsoak Dantza Taldeak ere ospatu zuen dantzaren nazioarteko eguna

Ataungo Otsoak Dantza taldeak konfinamenduan ere dantzaren nazioarteko eguna ospatzeko aitzakia izan zuen.

Dantzari ataundarrek ere bat egin zuten dantzaren nazioarteko egunarekin joan zen astean. Azken hilabeteetako alarma-egoerak ekarritako konfinamenduko egun hauetan etxean egon behar bada ere, dantza egiteko zenbait aitzakia topatu dituzte. Guztien artean atera dituzten argazkiak bideo batean laburtu dituzte bideo batean eta sare sozialetan argitaratu dute.


Hainbat herritako balkoiak ere zapi, alpargata edo txapelekin apaindurik topatu genituen igandean. Goierriko herri guztietako dantza taldeek bestetik, beraien argazkiak egin dituzte eta bideo bat kaleratu dute guztien artean. Norbere etxean egonda ere, dantzarako arropa soinean daramatela ageri dira irudietan:

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #OtsoakDantzaTaldea #DantzarenNazioartekoEguna #Dantza #EuskalDantzak #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Euskadi #EuskalHerria #Nafarroa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude