Otsotarrak elkarteak 2020ko zabor bilketa erakutsi du

Astearen hasierarekin bideo bat argitaratu du elkarteak 2020ko zabor bilketaren harira.

Ataungo Otsotarrak elkarteak, zabor bilketaren ekimena antolatu zuen ekainaren 5etik 14ra bitartean herritarren artean, behin konfinamendua igaro ondoren. Hondakinen urteko lehen bilketa honek, zenbait irudi utzi dizkigu eta Otsotarrek, interneteko plataformetan argitaraturiko bideo batean erakutsi digute.


Elkarteak beste behin gaineratu du, «nahikoa da» gure herrian horrelako zabor pilaketak ikusteaz. Herria ahalik eta garbien mantentzea, gure ardura dela azpimarratu dute eta etxetik hasi behar garela hau guztia behar bezala irakatsi eta ikasten.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Otsotarrak #Zaborra #ZaborBilketa #Hondakinak #Ingurunea #AldaketaKlimatikoa #Koronabirusa #COVI19 #Whatsapp #Twitter #Youtube #SareSozialak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude