Otsotruk berrerabilpena sustatzeko ekimena sortu da Ataunen

Ataungo Otsotarrak elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan herritarren artean burutzeko asmoz.


Maiatzaren amaierak, asmo berriak ekarri ditu Ataungo Otsotarrak elkartera ere. "Otsotruk" izeneko ekimenarekin, herritarrek dituzten tresna edo artikuluekin trukeak egitea du helburu, gizartean barneraturik daukagun gehiegizko kontsumo ohituren aurrean, berrerabilpenari bide ematearekin batera.


Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, norberaren izena bidali behar da 679782469 edo 610338758 zenbakietako batera eta behin hau eginda, whatsapp-eko talde bateko kide izango zara. Bertan, derrigorrezkoa izango da ondorengo arauak errespetatzea:


- Truke edo salmentarekin erlazionaturiko edukiak soilik partekatzeko aukera izango da. Hauek erlazionaturik ez dauden gainerako mezuak ez dira onartuko.


- Erabiltzen ez duzun tresna edo artikulurik baldin baduzu, argazki bat bidali behar duzu whatsapp taldera eta argazkiaren mezuan bertan salneurria eta aipamena gehitu, adibidez; “emakumezkoen soinekoa, M neurria, soilik behin erabilia. 50 €”. Beste adibide bat: “haurrentzako motoa, asko erabilia baina egoera onean, DOAN”.


- Artikulu hori interesgarria iruditzen zaion pertsonak bere nahia talde honetan adierazi beharko du (adibidez, “niretzat”) idatzi eta bidali beharko du. Erantzuten lehena izanten den taldekidea izango da artikulua eramango duena.


- Adostasun horretara iritsi ostean, bi kide horiek mezu pertsonalen bidez zehaztuko dute non eta noiz geratu trukea osatzeko. Talde honetan ez da bi pertsonen arteko elkarrizketarik idatziko.


- Artikuluren bat behar baduzu eta norbaitek etxean eduki dezakeela uste baduzu, talde honetan ere galdetu dezakezu, adibidez, “Mugikorra hondatu zait eta egoera honean dagoen bat erosi nahiko nuke”.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Otsotarrak #Otsotruk #Elkartrukea #Erosketa #Whatsapp #SareSozialak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020