Pala txapelketaren finala jokatuko da igandean Auzoeta kiroldegian

Euskal Herriko 2020ko pala kluben arteko txapelketaren finaleko partidak jokatuko dira igandean Ataunen.

Kirol kontuek aurrera jarraitzen dute Ataunen eta joan zen asteburuan bezala, hemen datoz txapelketak Auzoeta udal polikiroldegira. Euskal Herriko pala kluben arteko txapelketaren finala jokatuko da igandean 16:00retatik aurrera. Nesken Gomazko Paleta Kadete kategorian, ondorengo herriak izango dira elkarren aurka jardungo dutenak: Ataun Vs. Hernani. Hernani Vs. Hori Hori Elorrio. Hori Hori Elorrio Vs. Ataun. Sarrera doakoa izango da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Kirolak #Pala #AuzoetaKiroldegia #AtaungoUdala #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri #Hernani #Elorrio #Emakumeak #EmakumeenKirola #GipuzkoakoForuAldundia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude