Pandemiaren hasieratik gaurdaino Euskadiko biztanleriaren % 10ari egin zaizkio detekzio probak

Euskadin 214.000 pertsonari egin zaizkie probak pandemiaren hasieratik gaurdaino.

Euskal biztanleriaren % 10ari egin zaio detekzio proba bat. Osasun sailburu Nekane Murgaren aburuz, honek ere “argi erakusten du gure indargunerik handiena zaintza eta detekzio goiztiarra direla”.


EGINDAKO PROBAK


Atzo 3.949 proba egin ziren guztira (3.465 PCR eta 484 test azkar).


BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK


  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 dira, Lurraldeka, 6 Araban, 5 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan, eta inor ez Euskaditik kanpo bizi denik.


  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 17 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 23 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 7 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.


POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA


Orain arte, 1.596 hildako izan dira guztira; atzo bat ere ez. Horrez gain, 16 pertsona daude ZIUn, atzo baino 2 gutxiago.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #Deseskalatzea #Hirugarrenfasea #IñigoUrkullu #Lehendakaria #PCR #TestSerologikoak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020