Pertsona bat hil da ostegun honetan Bilboko metroan

Pertsona bat hil da Bilboko metroan, Santutxu parean, 15:00ak aldera eta bi orduz Zazpikaleak eta Bolueta arteko metroa itxita egon da.

Gizon bat hil da ostegun honetan Metro Bilbaoko Santutxu geltokian. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, 15:00ak aldera jazo da ezbeharra, eta Alde Zaharra eta Bolueta arteko zerbitzua eten behar izan dute.


Hainbat pertsonak sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, metro batzuk geltokien arteko tuneletan geratu dira. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hainbat anbulantzia eta patruila bertaratu dira.


Metro Bilbaoko iturriek jakitera eman dutenez, zerbitzua arratsaldeko 17:00ak aldera jarri dute martxan berriro, gorpua altxatu ostean.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude