Pettik eta Eneko Dorronsorok "Bonberenean zuzenean" diskoa aurkeztu dute



"Bonberenean zuzenean" diskoaren aurkezpena egin dute Pettik eta Eneko Dorronsorok Ataungo liburu eta disko azokan.

Aurkezpenean hitz gutxi, baina eskaini dizkiguten kantuekin dena esanda utzi digutela garbi geratu da. Beti bezala Pettik gitarra jotzeko duen abilezia eta bere ahotsaz gozatzeko aukera izan dugu eta baita Eneko Dorronsoro ataundarrak eskusoinuarekin duena ere. Diskoak dakarren "Ranroberran"kantuarekin harriturik geratu da jendea, baina denen artean kantari igaro dira kantuaren minutuak. Idazle eta musikari guztiekin bezala, Pettirekin hitz batzuk egiteko aukera ere izan dugu eta Abenduaren 22ko Nahikoa da saioan entzuteko aukera izango duzue.

#Ataungoliburuetadisoazoka #Ataunirratia #Ataun #Petti #EnekoDorronsoro #Bonberenea #Bonbereneanzuzenean #Musika #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020